GL | ES | CA | EU | EN | PT | FR

Partner

Opentrad Partner programa, bezeroei balio gehiago eskaintzeko helburuarekin, beren aplikazioetan itzulpen automatikoko soluzioak integratu nahi dituzten aholkularitza, software garatzaile, soluzio integratzaile eta edukien kudeaketan aritzen diren enpresei zuzenduta dago.

Zein izan daiteke programaren partaide?

IKT sektoreko enpresak: aholkularitzak, software garatzaileak eta edukien kudeaketa egiten duten enpresak.

Arazo konplexu bati soluzio erraza

Web zerbitzu sinple baten bitartez itzultzaile automatikoaren funtzionalitateak integratu ahal izango dituzu. Zure aplikazioa itzulpen-zerbitzariarekin komunikatu eta integratu ahal izateko beharrezkoak diren kodea eta laguntza ematen ditugu.

  • Formatuak: txt, html, xml, doc y odt.
  • Hizkuntzak: gaztelania, galegoa, katalana, portugesa, frantsesa eta ingelesa.

Bezeroarentzako balioa, zuretzat balioa

Emaiezu balio handiagoa zure garapen eta produktuei, bezeroei eleaniztasunaren kudeaketari dagozkion prozesuetan produktibitatea handitu eta kostuak minimizatzea ekarriko dien itzulpen automatikoko tresnak integratuta.

Nabarmendu zaitez merkatuan lehiakideen gainetik zure marka produktu berritzaileekin uztartuz.

Murriztu itzazu eduki eleanitzen kudeaketari dagozkion kostuak.

Izen eman OpentradPartner programan eta baliatu itzulpen automatikoaren ahalmenaz.

Gainera, partner kide izanda, Opentrad erabiltzeko deskontu garrantzitsuak izango dituzu.

 

superheroe

Zure bezeroen superheroia izango zara

OpentradPartner programa, itzulpen automatikoa zure zerbitzura