Opentrad
Choose your language
Opentrad Partzuergoa
Opentrad Partzuergoa ondorengo enpresek osatzen dute:
- imaxin|software: software eta multimediako I+G+b arloko soluzio eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituen enpresa da. CMMI-3 ziurtagiria du, eta ingeniaritza linguistikoan, lokalizazioan eta hezkuntzarako multimedia produktuetan espezializatuta dago.
- Eleka Ingeniaritza Linguistikoa: ingeniaritza linguistikoaren arloan I+G+b proiektuak lantzen dituen enpresa da, garapen eta berrikuntza arloetan gehienbat. Eleaniztasunaren erronkari aurre egin behar dioten pertsonei, enpresei eta erakundeei soluzioak eskaintzen dizkie.
Aipatu enpresok Opentrad itzulpen-sistema osatzen duten Apertium eta Matxin itzulpen motoreen garapenean parte hartu zuten.


