GL | ES | CA | EU | EN | PT | FR

imaxin|software enpresak Carvalho proiektua aurkeztu du

31/05/2010

Berria:imaxin|software enpresak Carvalho proiektua aurkeztu du

 

imaxin|software enpresak Carvalho proiektua aurkeztuko du ekainean.

Carvalho kode irekiko itzultzaile automatiko estatistikoa eta iraunkorra da, ingelesaren eta galegoaren artean. Portugalgo portugesaren hizkuntza baliabideak erabilita sortu da. Estrategia berritzaile hori Googlek ere erabiltzen du, eta onarpen handia izaten ari da Espainiako eta Portugalgo hizkuntzalaritza konputazionalaren eta corpusen zientzia kongresu nagusietan, esaterako, SEPLN, CILC edota Portugalgo ICEISen.

Carvalho kode irekiko itzulpen automatikoko zerbitzuen plataforma barruan kokatzen da, alegia, Opentraden. Carvalhok bere web-orria dauka (http://carvalho.imaxin.com/), eta itzultzailea Opentraden webgunean ere probatu ahal izango da (http://www.opentrad.com/). Proiektu hori Galiziako Xuntaren I+G+b 2006-2010 IN.CI.TE. izeneko planean sartzen da.

 

invasión