Opentrad
Choose your language
Apertium Google Summer of Code 2010 ekitaldian izango da
05/04/2010
Joan zen 2009. edizioan egin zuten bezala, Googlek kode irekiko itzulpen automatikoko Apertium sistema aukeratu du 2010. edizioko Google Summer of Code(GSoC) ekitaldian parte hartzeko. Mundu osoko 153 proiektuk parte hartuko dute bertan. GSoC mundu mailako programa bat da, programazioko ikasleei diru-laguntzak ematen diena, aldez aurretik sailkatutako kode irekiko software proiektuetan parte hartzeko. Ikasle horiek 5.000 dolarreko laguntza jasoko dute hiru hilabetetan zehar lan egiteko eta trebatzeko.


