GL | ES | CA | EU | EN | PT | FR

Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan.

02/02/2010

Berria:Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan.

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak ItzulpenFlow (www.itzulpenflow.com) aplikazioa garatu du. Aplikazio hau itzulpen-zerbitzuei, itzulpengintzako mikroenpresei eta freelancei zuzenduta dago bereziki.

ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen duen aplikazioa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago bereziki, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek ere erabil dezaketen. ItzulpenFlow tresnaren bidez, lan-eskaera jasotzen denetik emaitza bidaltzen denera arteko ataza guztiak kudeatu ahal izango ditu erabiltzaileak, eta gainbegiratu batekin itzulpen-prozesu osoa zein egoeratan dagoen ikusi ahal izango du: bezeroen zerrenda, aurrekontuak sortzea, epeak, hitz kopuruak..., alegia, lan-fluxuaren egoera osoa.

ItzulpenFlow web zerbitzua da. Beraz, web nabigatzailea nahikoa da guztia kudeatu ahal izateko, norberaren ordenagailuan ezer instalatu beharrik gabe.

 

invasión