GL | ES | CA | EU | EN | PT | FR

Opentrad sistemarako izen berezien detektagailu berria

24/07/2009

Berria:Opentrad sistemarako izen berezien detektagailu berria

Opentrad-ek apertium-pn-recogniser izeneko tresna berria dauka. Bere funtzioa da, testuko izen bereziak detektatzea eta markatzea, itzuli ez daitezen. Prozesu honek itzultzaile automatikoetan ohikoa den errore bat sahiestu nahi du: zenbait hiztegiren arabera, izen arruntak ere izan daitezkeen izen bereziak itzultzea. Izen berezien detektagailu hori Freeling proiektuan lehendik zegoen beste detektagailu batean oinarritzen da bereziki. Apertium motorrean integratu izana Universitat d'Alacant eta Universitat Politècnica de Catalunya unibertsitateek elkarrekin burututako proiektu baten emaitza da, eta imaxin|softwarek eta Xunta de Galiciak finantzatua.

invasión