Choose your language
Berriak
Carvalhoren inguruko artikulua Linguamátican
21/06/2010
Linguamática aldizkariak Carvalho proiektuaren inguruko artikulua argitaratu zuen 2. bolumenaren 2. zenbakian, honako izenburuarekin:
Baliabide konputazionalen urritasuna gainditzen. Carvalho: ingelesa-galegoa itzultzaile automatiko estatistikoa, Europarl ingelesa-portugesa corpus paralelotik abiatuta (Venciendo la escasez de recursos computacionales. Carvalho: Traductor Automático Estadístico Inglés-Gallego a partir del corpus paralelo Europarl Inglés-Portugués). [PDF] [Laburpena]
Dokumentu...
Berri osoaimaxin|software enpresak Carvalho proiektua aurkeztu du
31/05/2010
imaxin|software enpresak Carvalho proiektua aurkeztuko du ekainean.
Carvalho kode irekiko itzultzaile automatiko estatistikoa eta iraunkorra da, ingelesaren eta galegoaren artean. Portugalgo portugesaren hizkuntza baliabideak erabilita sortu da. Estrategia berritzaile hori Googlek ere erabiltzen du, eta onarpen handia izaten ari da Espainiako eta Portugalgo hizkuntzalaritza konputazionalaren eta corpusen zientzia kongresu nagusietan, esaterako, SEPLN, CILC edota Portugalgo ICEISen.
Carvalho...
Berri osoaimaxin|software CILC10 kongresuan izango da
27/05/2010
Joan den 2010eko maiatzaren 13tik 15era bitartean A Coruñan egin den II Corpusen Hizkuntzalaritzaren Nazioarteko Kongresuan (CILC10) imaxin|software enpresak aurkeztu zuen, maiatzaren 14an, zein estrategia erabili zuen corpus paralelo ingeles-galegoa sortzeko corpus ingeles-portugesa baliatuz. Azken hori oinarri gisa erabili zen ingeles-galego itzultzaile automatiko-estatistikoaren prototipoa sortzeko, Carvalho izena duena, eta laster jendaurrean aurkeztuko dena.
Berri osoa
imaxin|software ICEIS 2010 ekitaldian izango da.
03/05/2010
imaxin|software enpresaren artikulu bat onartu dute enpresen informazio sistemak lantzeko ICEIS 2010 nazioarteko kongresuan. Ekitaldi hori Funchalen (Madeiran) izango da ekainaren 8a eta 12a bitartean. Artikuluaren titulua da "Overcoming the scarcity of resources for minoritized languages closely related to computationally-developed languages: The Galician and Portuguese case." , eta bertan azaltzen da ingeles-galego corpus paraleloa sortzeko hartu den estrategia ingeles-portuges corpusa oinarri...
Berri osoaApertium Google Summer of Code 2010 ekitaldian izango da
05/04/2010
Joan zen 2009. edizioan egin zuten bezala, Googlek kode irekiko itzulpen automatikoko Apertium sistema aukeratu du 2010. edizioko Google Summer of Code(GSoC) ekitaldian parte hartzeko. Mundu osoko 153 proiektuk parte hartuko dute bertan. GSoC mundu mailako programa bat da, programazioko ikasleei diru-laguntzak ematen diena, aldez aurretik sailkatutako kode irekiko software proiektuetan parte hartzeko. Ikasle horiek 5.000 dolarreko laguntza jasoko dute hiru hilabetetan zehar lan egiteko eta trebatzeko...
Berri osoaimaxin|software enpresak Opentrad ezarriko du A Coruñako diputazio probintzialean
23/02/2010
imaxin|software enpresak jaso du "A Coruñako diputazio probintzialean bi noranzkoko (galego - gaztelania; gaztelania - galego) itzulpen sistema ezartzea" lehiaketa publikoaren esleipena.
Horrela, A Coruñako Diputazioak galego-gaztelania hizkuntza parearen bi noranazkoko itzulpen sistema izango du departamentu guztietan. Sistema horrek lagunduko du testu motzak, hainbat formatuetako fitxategiak eta web orriak itzultzen.
Berri osoa
Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan.
02/02/2010
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak ItzulpenFlow (www.itzulpenflow.com) aplikazioa garatu du. Aplikazio hau itzulpen-zerbitzuei, itzulpengintzako mikroenpresei eta freelancei zuzenduta dago bereziki.
ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen duen aplikazioa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago bereziki, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek ere erabil dezaketen. ItzulpenFlow tresnaren bidez, lan-eskaera jasotzen denetik emaitza bidaltzen denera arteko ataza guztiak...
Berri osoaEleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du.
15/12/2009
Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu da itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua.
Bost urte pasa dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen hasi zenetik (www.opentrad.com). Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua Opentrad plataformaren parte da, eta bertan itzulpen automatikoko teknika ezberdinak erabili dira.
Koldo Mitxelena...
Berri osoaOpentrad El Mundo egunkarian
02/12/2009
El Mundo egunkarian azaldu gara. Eleaniztasunaren kudeaketaren erronkari aurre egiteko bidea itzulpen automatikoa dela azaldu dugu. Izan ere, itzulpen automatikoak bidea erraztu diezaieke nazioartekotze prozesuan murgilduta dauden enpresei, bai denbora aldetik, baita kostu aldetik ere.
Berri osoa
Donostia Turismoko web gune berriak Opentrad integratu du
19/11/2009
Donostia Turismo erakundeak aste honetan jarri du martxan webgune berritua. Berrikuntzen artean katalanezko bertsioa dago, besteak beste. Horrela, Kataluniatik etortzen diren bisitariei (guztizkoaren %25a) arreta berezia eskaini nahi zaie.
Webgunearen katalanezko bertsioa automatikoki egiten da, Opentrad bidez. Erabiltzaile batek “ca” estekan klik egiten duenean, Opentrad sistemaren bidez itzulitako orria erakusten da. Sistema honen ezarpenarekin, Donostia Turismo webgunean gaztelaniaz...
Berri osoa

